XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolakoa den gure sozialisma

Zabal-eko laguneri, proposamendu pertsonal hau, eztabadatzekoa egin nahi nuen.

Zer gatik? Hamargarren zenbakian, 51-garren horrialdean, galdetu bai digute: nolakoa da zuen sozialisma?.

Ene ustez, horri erantzun behar genuen elkarrekin:
- gerauen hobetzeko
- ezta-baida batean elkar argitzeko eta gutartean dituzkegun pundu berdinen hala desberdinen finkatzeko
- jendeari gure irizpideen eta xedeen ezagutarazteko.

Hartze du irakurleak.

Horrela gutan eta gutartean egindako lanak, inguruan ere ondorioak izan dezazke.

Euskal ezkerra elkartzen eta pizkortzen lagunt dezakegu.

Beraz, iritzi hauk proposatzen nituen, eztabaidatzeko, guti edo asko aldatzeko edo, hauk bazterturik, hobeago batzuen idazteko, dela funtsari, dela moldeari dagokienez.

Ez nuela horietan deus ekartzen erantzun dit lagun batek.

Hari ez diotela deus ekartzen, badaiteke, bere bidea era bat finkatua baituke.

Baina, lerro hauen idazteak nihaure piska bat argitzen nau eta ni bezala kristau egonez sozialismara etorri edo etortzen ari direneri laguntza bat ekar dezketelako ustean nago.

Haieri buruz itzultzen dut gehien bat idazki hau, zeren alde batetik ez gaitezke sendimendu hutsezko sozialisma batean geldi bestetik, kristau baldin bagara, ez dezakegu alderdi baten gain utz, adibidez, Jainkorik baden ala ez erabakitzea, iritzi pertsonala eta subjetiboa baita hori, zientziatik at dagoena, ez objetiboa.

Zabal-en 10-garren zenbakian, Kultur mugimenduaz egindako artikuluan hau irakurtzen dugu: .

Egia da, gure sozialisma ez dugu hemen egundaino finkatu, ez, eta gutartean eztabaidatu.

Abertzaletasunetik at, zerk elkartzen gaitu Zabal-en?.

Nolakoa da gure sozialisma?.

Gaurko Euskal-Herriarentzat eta munduarentzat, nolako gizartea nahi ote dugu?.

SOZIALISMA HUMANISTA zer den; lehenik jakin behar liteke.

Nik ez dakit, nehork ez baitigu behinere azaldu.

Baina, ez da berantegi.

MARXISMA-LENINISMARI begira, beren burua sozialista-humanistatzat daukaten zenbaitek hau diote: akonfesionala izan behar duela sozialismak.

Nik erantzuten ahal nukena hauxe da: oekumenikoa izan behar duela sozialismak.

Ez da gurekin hasia.

Ez zen Marx eta Lenine-kin bukatu.

Sozialisma ez dezakegu a nihilo berriz has, berriz asma, ehun eta zenbait urtez gertatu den guztia bazter utzirik.

Sozialisma egin eta egiten dute idazle ta indar konkretu batzuek.

Horien erakaspen guztia bere osoan hartu behar dugu, haren aztertzeko, eztabaidatzeko eta gaurko Euskal-Herrian lekukotzeko.